DEPORTES DE INVIERNO Hace 4 meses

Kosner Uharte Izotz Klubaren harrobiak garaipen pare bat sinatu zuen

Kosner Uharte Izotz Klubaren harrobiak garaipen pare bat sinatu zuen

• 18 urtez azpikoek eta 15 urtez azpikoek garaipen bana lortu zuten liga nazionaletan.

Iberdrola Ligako partidarik gabe, Kosner Uharte Izotz Klubako 18 urtez azpiko eta 15 urtez azpiko taldeak bakarrik aritu ziren eta bi garaipen garrantzitsu lortu zituzten ligan.

18 urtez azpikoek Quimeras Valdemorori irabazi zioten etxetik kanpo eta 15 urtez azpiko taldeak gauza bera egin zuen Uharteko Izotz Jauregian CH Jacaren aurka.

Erantsitako dokumentuan dituzue emaitzak eta sailkapenak.

Argazkia: CHHren Facebook-etik hartuta.

📄 Documentos relacionados