• Talde uhartearrak “zanpatu” egin zuen Tartalo talde hasiberria. Ligako lehen bi partidetan gol askoz irabazi zuen.
• Ez zuten zorte bera izan 15 eta 18 urtez azpiko taldeek, lehiaketako debutean galdu zuten.
Joan den asteburuan, Uharteko Izotz Jauregian, Kosner Uharte Izotz Taldea Iberdrola Ligara itzuli zen, eta Tartalo talde gasteiztarra izan zuen bisitari.
Etxeko taldeak maila handia erakutsi zuen kantxa uhartearran, Gasteizko eskuadrari autoritatez nagusituz.
Asteburuko daturik aipagarrienetako bat larunbatean 15 urtez azpiko bost jokalari nafarren debuta izan zen: Mirari Jimenez, Irati Alaba, Noemi seco, Iris Seco eta Sara Rubio. Talde seniorrarekin jokatu zituzten lehen minutuak, Uharteko izotzaren gainean oso iritzi onak utziz.
Hauek izan ziren jokatutako bi partidetako emaitzak:
• Urriak 4, larunbata: Kosner Uharte IK 16 - 0 Tartalo IK
• Urriak 5, igandea: Kosner Uharte IK 22 - 0 Tartalo IK
Tipulinen hurrengo konpromisoa ez da hain “erraza” izango, “La Nevera”-ra bidaiatuko baitute, mailako talderik onenetakoaren aurka talka bikoitzean lehiatzeko: Majadahonda S.H..
15 eta 18 urtez azpikoek porrot bana izan zuten
15 eta 18 urtez azpiko taldeei zertxobait okerragoa izan zitzaien egoera, ezin izan baitzuten garaipena lortu Bipolo KTren aurkako partidan.
15 urtez azpiko Izotz Hockeyko Liga Nazionalean Kosner Uharte Izotz Talde arabarra bisitatu zuen. Talde gasteiztarra autoritatez nagusitu zen 9 eta 0 irabaziz.
Eta 18 urtez azpiko Liga Nazionaleko taldeak ere ezin izan zuen ezer positiborik lortu gazteiztarren aurka etxean. Gasteiztarrak hobeak izan ziren lehen bi herenetan, eta 4 eta 12 irabazi zuten azkenean.
Hurrengo dokumentuan gure taldeen emaitzak eta sailkapenak kontsulta ditzakezu, baita liga nola doan ere.
https://www.hockey.fedhielo.com/
Argazkia: CHHren Facebook