Atzo, apirilak 19, Berriozarko pistetan jokatu zen minivoley denboraldiko hirugarren jardunaldia. Oraingoan, Navarvoley klubak antolatutako hitzordua.
Guztira 19 taldek hartu zuten parte, Ibararte, Navarro Villoslada, Escolapios, Navarvoley eta La Compasión taldeetakoak; 11:40an hasi zen beroketa, eta 12:00etatik aurrera, partidak jokatzen hasi ziren minivoleyko sei kantxetan.
Amaieran, parte-hartzaile guztiei oparitxo bana eman zitzaien, eta taldeko argazki bat egin zen.
Zorionak guztioi!