TRIATLÓN Hace 6 años

Nafarroako Triatloi Federazioaren hobekuntza programako 1. jarduera Cascanten

Nafarroako Triatloi Federazioaren hobekuntza programako 1. jarduera Cascanten

Joandako asteburuan, hilak 23 eta 24, 20 triatletek (haur kategoriatik senior kategoriara) parte hartu zuten Cascanten izandako Nafarroako Triatloi Federazioaren 2019-2020ko hobekuntza programako 1. jardueran. 

Cascanteko "El Lechuguero" ostatu-jatetxearen eta herri honetako Zentro Termoludikoaren eta kirol kordinatzaile eta entrenatzaile Iñaki Martínez Jarautaren laguntzari esker, hautatuek elkarrekin bizi, entrenatu eta atsedena hartu ahal izan zuten.

Larunbat goizean izandako igeriketa saioan teknika landu zuten ariketak grabatzen eta aztertzen, ondoren, 400 metroko test bat egiteko entrenamendu pertsonalizatuak diseinatzeari begira. Igerilekutik gimnasiora mugitu ziren modalitate honetako arkieta espezifikoak praktikatzeko.

"El Lechuguero" Ostatuan nafar baratzako elikagaien bidez indarrak hartu eta gero, korrika egin zuten zentro termoludikoko atletismo pistan kilometro bateko 4 serie egiten fartlek formatuan eta 10 kilometroko erritmoaz.

Larunbata amaitu zen Erreka Gil Rey-k emandako "Triatloi entrenamendu metodologia eta TrainingPeaks programaren erabilpena" izeneko formakuntza saioarekin. Bertan, nafar triatloi talde ezberdinetako entrenatzailek parte hartu zuten. 

"El Lechuguero" Ostatuan lo eta gozaldu egin ondoren, txirrindulaz entenatu zuten igande goizen Moncayo mendirako bidean. 55 eta 70 kilometroren bitarteko entrenamenduak (mailaren araberako taldeetan) bukatu eta gero, muskuluak errelaxatu zituzten Zentro Termoludikoko Span bazkaldu baino lehen.

Jardunaldia amaitzeko, "Errekuperazioa kontrolatzeko bihoz frekuentzia aldatuz" izeneko formakuntza izan zuten "HRV Elite" aplikazioa ezagutzen.

📸 Más imágenes