70 kirolarik eta 10 klubek esker ona jaso zuten Larragako Errege Maguen Kros Elkarteak herri honetako Kultur Etxean antolatutako galan. Nafarroako Triatloi Federazioak sustatutako ekitaldi honetan, kirolak bultzatzen dituen baloreak, kirolarien esfortzua eta kluben lana azpimarratuak izan ziren.
Guztira, 80 domina banatu ziren haur, kadete, junior, 23 urtez azpiko, absolutu eta beterano kategorietako gizonen eta emakumeen lanari esker ona emateko.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko presidenteordea den Primitivo Sanchezek parte hartu zuen galan eta eskerrak eman zizkion eragile guztiei esfortzuaren eta nekearengatik. Modu berean, gogoz bide berdinean jarraitzera animatu zituen kirola bultzatzeko.
Omenaldia jaso zutenak
Hain zuzen ere, presidenteordeak Miguel Ruizen kiroltasuna azpimarratu zuen. Ruizek urrezko domina eta antolatzaileen omenaldia lortu zituen gizonezkoen duatloi maila absolutuan, lasterketa batean, kilometro bat falta zenean eta 4. posizioan zihoanean, hirugarren postuan zihoan Iñaki Maeztu bidetik okertu zen eta Miguelek abisatu eta itxaron egin zion. Keinua ikusi ahal zen aretoko pantailan eta opariarekin batera, arratsaldeko txaloaldirik handiena jaso zuen.
Nafarroako Triatloi Federazioko presidente Pachi Martinezek bere partez galan parte hartu zuten guztien esfortzua eskertu zuen baita familien eta kluben adorea ere. Honetaz gain, Martinezek eskatu zien zirkuituan laguntzen jarraitzeko gogoratzen 2020an 45 proba izango dituela.
Larragako alkate Carlos Suescunek eta Elkarteko presidente Sergio Garciak beste kirolari bati egin zioten omenaldia. Hain zuzen ere, Eduardo Redini beteranoen 2ko mailako Nafarroako Duatloi Txapelketan zilarrezko domina lortzeagatik eta Titan Desert proban Larraga ordezkatzeagatik bigarren sailkatua izanda.
Arratsalde polita Larragan bizi genuena. Hurrengoa, 2020an Vianan.