TRIATLÓN Hace 6 años

Saltoki Diquesí taldeak denboraldi amaiera ona sinatu du

Saltoki Diquesí taldeak denboraldi amaiera ona sinatu du

Talde nafarra podiumera igo zen Eivissan, Sevillan eta Kluben arteko Liga Nazionaleko 1. Maila bukatu zuen hirugarren posizioan.

Joandako asteburuan egutegiko bi proba lehiatuak izan ziren alde batetik Sevillan, non gauzatu zen Espainiako Triatloi Supersprint Txapeleta eta Binakako Errelebokoa, eta bestetik Eivissan non kirolariak aritu ziren Espainiako Erdiko Distantziako Txapelketan.

Podiumera Sevillan

Sevillan izan ziren kluben arteko liga nazionaleko azken bi jardunaldiak. Bertan aritu ziren Saltoki-Diquesí taldeko triatletak laugarren posizioa lortzen super-sprint proban eta hirugarrena binakako erreleboetan. Emaitza hauek talde nafarra sailkapen finaleko hirugarren posizioan utzi zuten.

Super-sprint probak hiru lasterketa motza eta leherkor batu zituen: 300 metroko igeri egiten, 5 kilometro bizikletaz eta 1,5 korrika egiten. Talde nafarraren ordezkari onena Iratxe Arenal madrildarra izan zen kanporaketako bi txandak gaindituz eta zortzigarren posizioan amaitzen sailkapen finalean. Iratxez gain, Paula del Pozo, Sofía Aparicio, Irati Mendía, Marina Echenique eta Annelie Coutinho aritu ziren.

Binakako erreleboetako proba ligako azkena izan zen eta lehia handia izan zuen oinezko lasterketara arte non Aparicio eta Mendía gertuen zituzten arerioak gainditu zituzten brontzezko domina irabazteko. Gauzak horrela, hirugarren posizioa lortu zuten bai proban, bai sailkapen orokorrean. 

Gizonezkoen lehian ondorengo kirolariek parte hartu zuten: Ander Noain, Roger Mirabet, Joan Waeger, Jauma Waeger, Unai Zabala, Mikel Ibergallartu eta Julen Andueza. Super-sprint modalitatean bosgarrenak izan ziren. Bereziki Noainek eta Ibergallartuk distiratu zuten finalerako sailkatu zirelako. Azkenik, Noain zortzigarren izan zen, eta Ibergallartu hamabosgarrena. Binakako erreleboetan, mutilak zazpigarrenak izan ziren. Emaitza hauei esker, gizonezko taldea bosgarren izan zen sailkapen finalean. 

Bost gehiago Eivissan

Esan dugun moduan Espainiako Erdiko Distantziako Triatloi Txapelketa lehiatua izan zen Eivissan. Bertan, Usoa Ostolazak, Ana Revillak, Alba Reguillok eta Ariadna Vidalek osatutako taldeak torneoa irabazi zuen. Modu berean, Ostolaza Espainiako Txapeldunorde eta 23 urtez azpiko lehenengo sailkatua izan zen.

Iñaki Pena, Mikel Mújika, Aimar Agirresarobe, Aritz García eta Carlos Cruz aritu ziren mutilen taldearekin. Azpimarratu ahal dira Penaren 10. eta Mujikaren 11. postuak. 

Honetaz gain, urtean zehar egindako probetako emaitzei esker, Saltoki-Diquesí emakumezkoen taldea txapeldun izan zen Espainiako Kopan eta mutilena, txapeldunordea.

📸 Más imágenes