Ander Noainek, Roger Mirabetek, Mikel Ibergallartuk, Joan Waegerrek eta Unai Zabalak osatutako taldeak hirugarren postua lortu zuen A Coruñan izandako taldekako Espainiako Distantzia Olinpikoko Txapelketan.
Itsasoaren tenperatura hotzak eragin handia izan zuen 1500 metroko igeri egitearen tartean non lasterketa azkarra izan zen. Talde handi eta konpaktua atera zen buruan uretik eta horrela ibili zirien María Pita plzarainoko txirrindularitzaren 40 kilometroetan.
Ondoren, Saltoki-Diquesí triatletak buruan ibili ziren oinezko 10 kilometroetan. Gauzak horrela Ander Noain izan zen sailkaturik onena (11. postua) Roger Mirabeten (18.a) eta Mikel Ibergallarturen (28.a) aurrean.
Saltoki-Diquesí taldeko 7 triatletek parte hartu zuten emakumeen lehian: Iratxe Arenal, Usos Ostolaza, Annelie Coutinho, Ariadna Vidal, Sofía Aparicio, Laura Aparicio eta Marina Echenique. 4. posizioan amaitu zuten Iratxe Arenal (11.a) Usoa Ostolaza (22.a), eta Annelie Coutinho (31.a) sailkaturik onenak izanez.
Denboraldia amaitzeari begira Saltoki-Diquesí Sevillara bidaiatuko du urriak 12 eta 13 kluben arteko liga amaitzeko. Bi jardunaldi hauetan super-sprint distantziako kanporaketa eta binakako erreleboko lasterketetan lehiakatuko dute.