TRIATLÓN Hace 6 años

Saltoki Diquesí taldearen uda oparoa

Saltoki Diquesí taldearen uda oparoa

Irene Loizate Europako Duatloi txapeldun izendatu zen, eta Espainiako Distantzia Luzeko Triatloi Txapelketan, Alba Reguillo txapeldun eta Anna Santos txapeldunorde.

Irene Loizate bizkaitarrak berriro erakutsi zuen munduko duatleta onenetariko bat dela. Espainiako Txapelketa irabazi eta gero, Europako titulua ere lortu zuen Targun (Errumania) izandako proban. demostró una vez que es una de las mejores duatletas del mundo. 

Saltoki Diquesí taldeko kidea 5 kideko buruan mantendu zen probaren hasieratik eta 2,5 kilometroko oinezko tarte finalean irabazi zuen. 

Salamancan izandako Espainiako Distantzia Luzeko Triatloi Txapelketa

Saltoki-Diquesí talde nafarrak irabazi zuen emakumeen lehian. Modu berean, Alba Reguillo Espainiako Txapeldun izedatu zen eta Anna Santos, txapeldunorde. Amelia Torregok eta Olatz Azpiazuk ere osatu zuten talde txapelduna. Guztira lau kilometro egin behar izan zuten igeri egiten, 120 txirrindulaz eta 30 korrika egiten. Beroak eragin handia izan zuen. 

Donostia eta Ebroko Erronka

Donostiako ospa handiko triatloi olinpikoan Usoa Ostolazak irabazi zuen Matilda Vilder autraliarraren eta Maddi Marqueten aurretik. Ostolaza buruan kokatu zen txirrindularen tartean eta ez zuen amorerik eman helmugara iritsi arte. 

Azkenik, talde honetako nafar gazteenak podiumera igo ziren Tuteran izandako Ebroko Erronka izeneko proban.Laura eta Sofía Aparicio ahizpak elkarrekin sartu ziren helmugan bigarren eta hirugarren izanez absolutu mailan eta irabazten 23 urtez azpiko eta junior kategorietan. Gainera, Marina Echenique laugarren izan zen, eta Nerea Berasategui bere atzetik sartu zen 5. posizioan.

📸 Más imágenes