Beroak eragindako Alerta Gorria izango dugula eta, NKGI-k erabaki du ekainaren 30an Tuteran aurreikusita zeuden Ebroko Triatloi Erronkako NKjetako kategorietako probak bertan behera uztea. Beraz, ez dira aurrebenjamin, benjamin, kimu, haur, kadete eta junior mailetako lasterketak izango.
Bestalde, absolutu probako Sprint distanzian izena eman eta ordaindu duten kadete eta junior kategorietako kirolariek parte hartu ahalko dute. Proba 10:30ean hasiko da.
Ordutegiak
Dortsalen banaketa: 8,30etik 9,45era.
Boxen irekiera: 9,15ean.
Bocen itxiera: 10,15ean.
Gizonezkoen absolutu kategoriako irteera: 10,30ean.
Emakumezkoen absolutu kategoriako irteera: 10,33ean.
Taldeen irteera 10,35ean.
Arenas Triatloi KKE-k hartutako beste neurriak:
- Proba hasi baino lehen, postu bat ezarriko da ontziralekuaren ondoan ura eskaintzeko.
- Ibilbideko "El Prao"-tik pasatzen den oinezko lasterketan hiru ureztatze-toki egongo dira buelta bakoitzean eta bi ur-toki buelta bakoitzeaan.
-Proba bukatzean edaria, fruta, errekuperatzeko produktuak eta abar eskainiko dira hornidura-gunean.