TRIATLÓN Hace 6 años

2019ko Aritzalekuko Triatloi jendetsua

2019ko Aritzalekuko Triatloi jendetsua

• Guztira, 600 kirolarik parte hartu zuten Allozeko Urtegian izandako giro oneko eta kirol maila handiko proba honetan.

• Lasterketa guztiek emozio handia izan zuten.

 

600 triatletek parte hartu zuten Aritzaleku Triatloiaren XVII. edizioan eta lehia handikoa izan zen Estatuko triatletek maila handia erakutsi baitzuten.

Distantzia olinpikoko parte hartzaileek jardunaldia etreinatu zuten uretan 1.500 metro egiten goizeko 8:30ean. 

Unai Sagarzazu (Saltoki diquesi) lehena atera zen uretatik eta txirrindularitza tartean ere ongi aritu ondoren, lehenengo postuan hasi zuen korrika egitearen azken zatia Gonzalo Fuentesen (ANB) eta beste hirukotearen aurrean.

10 kilometro hauetan Gonzalo Fuentesek eta Xabier Tijerok Unai Sagarzazu harrapatu zuten.

Azkenik, Gonzalo Fuentesek irabazi zuen (02:06:49), Xabier Tijeroren (02:07:58) eta Unai Sagarzazuren (02:08:17) aurrean.

Emakumeen lasterketan Irati Mendia uretatik lehena atera zen arren, istripu bat izan zuen txirrindularitza tartean eta hospitalera eraman behar izan zuten. Ondoren, Irati Samaniego buruan kokatu zen helmugaraino iritsi arte (02:41:15). Zuriñe De La Fuente bigarren izan zen (02:46:21) eta Maialen Elia, hirugarren 02:47:19ko markarekin.

Distantzia olinpikoko triatletak 13:00etan atera ziren. Orain duela gutxi 23 urtez azpiko kategoriako Europako Akuatloi Txapelduna izan zen Ander Noainek lasterketa menperatu zuen. Tras la distancia Olímpica, fue el turno de la sprint, con salida a las 13.00 horas. Saltoki Diquesi taldeko nafarrak 01:02:15eko marka sinatu zuen, Iñaki Loinaz (01:05:32) bigarren eta Iker Ortiz De Zarate (01:06:09) hirugarren izanez.

Neskeen lehian, Nuria Rodriguez nagusitu zen (01:15:31) Paula Del Pozoren (01:17:22) eta Maddi Marqueten (01:17:35) aurrean.

 

Aurreko urteetako edizioetan bezala, Nafarroako Kirol Jokoetako triatleta txikiek jardunaldia itxi zuten.

 

Sailkapen osoak kontsulta daitezke erantsitako dokumentuetan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados