Elite kategoriako Saltoki-Diquesí taldea hirugarren izan zen joandako larunbatean Águilas herrian izandako taldekako erlojupeko proban. Modu berean, eskola adineko kategoriakoak ere brontzezko domina irabazi zuen erreleboko modalitatean.
Saltoki-Diquesí taldeko triatletek erakutsi zuten berriro Estatu mailako onenen artean daudela. Laura Durán, Iratxe Arenal, Usoa Ostolaza, Irati Mendía, Nerea Berasategui eta Laura Aparicio kideek osatutako taldea hirugarren izan zen Cidad de Lugo eta Naútico de Narón taldeen atzean.
Probak taldekako erlojupekoaren formatua izan zuen eta talde bakoitza bakarrik atera zen haien arteko diferentzia minutu batekoa izanda. Taldeko laugarren sailkatuak taldearen marka zehaztu zuen. 750 metroko igeriketaren tartetik Saltoki-Diquesí taldeak bere indarra erakutsi zuen bigarren posizioan ateratzen. Gero, txirrindularen 20 kilometroko tartean eta 5 kilometroko oinezko zatian Narón taldeko triatletek Ostolaza eta Durán aurreratu zituzten arren, nafarrek podiumeko hirugarren postua mantendu zuten.
Beste aldetik, Mikel Ibergallartuk, Joan Waegerrek, Victor Carrerak, Unai Sagarzazuk, Roger Mirabetek eta Ander Noainek (orain duela gutxi izandako Munduko Akuatloi Txapelduna) osatutako gizonezkoen taldeak 6. posizioa lortu zuten lehia handiko lasterketa batean. Bigarren sailkatuaren eta zortzigarrenaren arteko diferentzia 2 minutu baino gutxiagokoa izan zen.
Igandean izan zen Espainiako Triatloi Txapelketako erreloboko modalitatean gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek erorketak pairatu zituzten txirrindularitzako tartean eta ezin izan ziren aurreko postuetan egon. Iratxe Arenalek, Usoa Ostolazak eta Laura Duránek osatutako taldea 10. izan zen eta Ander Noainek, Mikel Ibergallartuk eta Roger Mirabetek konposatua, zazpigarren.
Gainera, Saltoki Diquesík gizonezko eta emakumezko talde bana aurkeztu zuen Eskola Adineko Espainiako Txapelketan harrobiarekiko egindako lana erakutsiz. Beraz, txalogarria da Andrea Duránek, Paula del Pozok eta Claudia Samitierrek lortutako hirugarren postua erreloboko modalitatean.