TRIATLÓN Hace 6 años

Ander Noain, Munduko Txapelduna

Ander Noain, Munduko Txapelduna

Saltoki-Diquesí taldeko triatleta nafar Ander Noainek irabazi zuen Pontevedran maiatzaren 2an izandako sprint distantziako (kilometro 1 igeri egiten eta 5 korrika egiten) Munduko Akuatloi Txapelketa. 

Proba, kirol anitzeko Munduko Txapelketan barne zegoen eta Lerez-ko itsasadarran lehiatu zen. Bertan, Saltoki-Diquesí taldeko murtziar Laura Duranek brontzezko domina lortu zuen junior kategoriako duatloian.  

23 urtez azpiko eta absolutu kategorietako kideak aldi berean aldi berean aritu ziren lasterketan, Noain lehena atera zen uretik. Bere atzean ospa handiko arerioak utzi zituen. Esate baterako, Igor Poliansky eta Petsov. Gauzak horrela, espero zen emaitza ona baina atarrabiatarrak erakutsi behar zuen Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroan landu duen aurre-denboraldia balio zaiola.

Zapatilak azkar jarri ondoren, Noain buruan egon zen lasterketa osoa eta absolutu kategoriakoekin ibili zen helmugaraino. Azkenik, hiru segundo atera zizkion bigarrena eta hirugarrena izan zirenei: Kamil Damentka poloniarra bigarren izan zen, eta Andres Cendan espainiarra, hirugarren. Gainera, Ander zazpigarren izan zen elite kategorian. Emaitza deigarria kontuan izanda gazteena zela.

📸 Más imágenes