Saltoki-Diquesí emakumezkoen taldea bigarren izan zen Avilesen martxoaren 30ean eta 31n izandako Espainiako Duatloi Txapelketako taldekako erlojupeko proban eta errelebokoan.
Irene Loizatek, Usoa Ostolazak, Natalia Gómezek, Claudia Martínezek, Ana Revillak eta Aitziber Urkiolak osatu zuten erlojupeko probako taldea. Oinezko lehenengo tartetik (5 kilometrokoa) lasterketaren buruan egon ziren lehenengo transiziora hirugarren posizioan iritsiz Rivasko "Diablillos" eta Cidade Lugo Fluvial taldeen atzean.
20 kilometrako txirrindularen tartean Lugo aurreratu zuten izugarrizko lan taldeari esker. Gauzak horrela, oinezko azken tartearen hasieran (2.5km) bigarrenak ziren eta postua mantendu zuten amaiera arte.
Irene Loizatek, Usoa Ostolazak eta Natalia Gomezek posizio berdina lortu zuten igandean izandako supersprint distantziako proban. Loizate lehena izan zen bere txandan oinezko lasterketan distiratzeari esker eta Usoak eta Gomezek txapeldunordearen titulua ziurtatu zuten. Modu honetan, Saltoki-Diquesí faboritoenen artean dago apirilean, Sorian kluben arteko triatloi ligako irabazteko.
Beste aldetik gizonezkoen elite kategoriako taldea 11. izan zen erlojupeko proban txirrindularen tartean irabazleetatik minutu batera amaitu zutelako. Mikel Ugartek, Iñaki Martinezek, Hossain Kaanachek, Iñaki Penak, Joan Waegerrek eta Victor Carrerak osatu zuten taldea.
Erreleboko txapelketan, Hossain Kaanache, Victor Carrera eta Mikel Ugarte 19.ak izan ziren lehia handiko lasterketa batean. Izan ere lehendabiziko 25 talde sailkatuen arteko diferentzia 3 minutukoa izan zen.
Hauetaz gain, eskola adineko bi taldek parte hartu zuten. Irune Izaguirrek, Claudia Samitierrek, Paula del Pozok, Andrea Duránek eta Amaia Zudairek osatu zuten neskeena eta 11. posizioa lortu zuten. Mutilena 8. izan zen Julen Anduezak, Xabier Peñak, Max Aguirrek, Aimar Belokik eta Juan Martinezek egindako esfortzuari esker.