Garaipenez betetako asteburua izan da nafarroako partaidetzarentzat hiru garaipen lortu baitira.
Saltoki – Diquesí taldeak irabazi zuen Maria de Huerva (Aragoi) taldekako duatloian Ana Revilla, Laura Aparicio, Claudia Samitier, Usoa Ostolaza, Marina Echenique eta Claudia Martínez osatutako taldearekin. Gizonezkoei dagokionez,Miguel Echenique, Gonzalo Jacue, Egoitz Zabalza eta Iñaki Martínezek, 7. postuan bukatu zuten.
Bigarren garaipena Irene Loizateren eskutik etorri zen Oñatiko duatloia irabaziz.
Hirugarren garaipena Paula Del Pozok lortu zuen Altsasuko Duatloia irabaziz non taldekako txapelketan 1. postua ere irabazi zuen Irune Izaguirre eta Amaia Zudairerekin batera.