TRIATLÓN Hace 7 años

Brontzezko domina Nafarroako ordezkarientzat Taldekako Espainiako Duatloi Txapelketan

Brontzezko domina Nafarroako ordezkarientzat Taldekako Espainiako Duatloi Txapelketan

Saltoki-Diquesí emakumezkoen taldea hirugarren izan zen larunbatean Punta Humbrian izandako proban

Taldekako eta errelebo mistoko Espainiako Duatloi Txapelketa lehiatua izan zen Punta Humbrian joandako asteburuan. Elite kategoriako Saltoki-Diquesí taldeak paper bikaina sinatu zuten hirugarren postua lortzen kluben arteko lehian.

Bereziki Alba Reguillok distiratu zuen. Nahiz eta distanzia luzeagoko probetan espezialista izan, 5. izan zen larunbateko sprint modalitatean (5km oinez, 20 txirrindulaz eta 2.5 oinez berriro). Guztira, 10 kideko taldeak aurkeztu behar ziren. Beraz, klubek esfortzu handia egin behar izan zuten talde lehiakorrak aurkezteko. 

Alba Reguillorekin batera, Laura Duranek, Usoa Ostolazak, Iratxe Arenalek, Paula del Pozok, Claudia Martinezek, Ariadna Vidalek, Andrea Duranek, Marina Echeniquek eta Nerea Berasateguik osatu zuten taldea.

Gizonezkoen taldeak bere partez, nahiz eta baja garrantzitsuak izan, 12. postua lortu zuten. Bereziki azpimarratu ahal da Mikel Ugarteren izena 28. izan zelako sailkapeneko orokorrean. Berarekin batera, Victor Carrerak, Marcos Yanizek, Iñaki Martinezek, Unai Zabalak, Guillermo Rubiok, Miguel Echeniquek, Egoitz Zabalzak, Aimar Belokik eta Julen Anduezak lehiakatu zuten.

Igandeko erreleboko mistoan (2km korrika egiten, 7 txirrindulaz eta 1 korrika egiten) Alba Reguillok, Victor Carrerak, Usoa Ostolazak eta Mikel Ugartek osatutako taldeak 10. posizioa lortu zuen.

Modu honetan, kluben arteko liga nazionaleko lehendabiziko bi jardunaldiak amaitu dira. Ligako hurrengo probak Avilesen apirilaren 6an eta 7an izango dira. Hain zuzen ere, Espainiako Erlojupeko Txapelketa eta Espainiako Erreleboetako Txapelketa gauzatuko dira.