TRIATLÓN Hace 7 años

Beheko kategoriak, protagonistak Arangurengo Duatloian

Beheko kategoriak, protagonistak Arangurengo Duatloian

Aranguren Ibarreko Duatloiaren VII. edizioa lehiatua izan zen joan zen igandean, hilak 17, eta balio izan zuen Nafarroako Kirol Jokoetarako. Gazuak horrela, aurre-benjamin eta haur kategorien arteko 14 nafar klubako 150 duatletek parte hartu zuten. Modu berean, Nafarroatik kanpoko ordezkariak ere izan ziren. Hain zuzen ere, Zaragozako Cierzo Triatloi taldeko eta Errioxako Tritones klubako kideak. 

Txikienek jardunaldia estreinatu zuten goizeko hamarretatik eta haur kategoriako kirolariek egun zoragarria amaitu zuten. Guztiek esfortzu itzela egin zuten eta merezi zuten moduan eskertu zenien Mutiloako Mutiloa Plaza gerturatu zirenak (irteerako eta helmugako tokia).

Sailkapenak birpasatuz, Tri-Ur Gazia taldeko kideek zortzi lehiaketetatik hiru irabazi zituzten. Hona hemen, jardunaldiko protagonista nagusienak:

 

Emakumezkoen Haur Kategoria

1. Nahikari Lopez-Roso (Tri-Ur Gazia)

 

Gizonezkoen Haur Kategoria 

1. Iker Villar (Tri-Ur Gazia)

 

Emakumezkoen Benjamin Kategoria

1. Itziar Arrosagaray (Aranguren Ibarreko KT)

 

Gizonezkoen Benjamin Kategoria

1. Pablo Miranda

 

Emakumezkoen Aurre-Benjamin Kategoria

1. Bidane Urbiola (Oberena)

 

Gizonezkoen Aurre-Benjamin Kategoria

1. Beñat Barberena (Erreka KE)

 

Gizonezkoen Kimu Kategoria

1. Ekain Imaz (Sakana TT)

 

Talde Parte-Hartzaileak:

 

Oberena KT, Aranguren Ibarreko KT, Hiruki Eguesibar TT, Erreka KE, Ugarrandia KT, Atalaya TKT, Berriobeitiko KE, Trikua KE, Antsoain TT, Corella KA, Campoamor KE, Tri-Ur Gazia TT, Sakana TT, Zona Media TK, Triatlon Cierzo eta Tritones Errioxa.

 

Ikusi sailkapenak eta argazki galeria ondorengo esteken bidez:

https://bit.ly/2HrVUPz

 

https://bit.ly/2TguTjx

📸 Más imágenes