TRIATLÓN Hace 7 años

Saltoki-Diquesí txapeldunorde bikoitza distantzia ertaineko Espainiako Duatloi Txapelketan

Saltoki-Diquesí txapeldunorde bikoitza distantzia ertaineko Espainiako Duatloi Txapelketan

Asteburu honetan, Sorian, Saltoki-Diquesí bigarren izan zen bai gizonezko, bai emakumezko distantzia ertaineko Espainiako Duatloi Txapelketan.

 

Parte hartzaileek 10 kilometroko oinezko lasterketa, 60 kilometroko ibilbidea txirrindulaz eta beste 10 kilometroko oinezko lasterketa bete behar izan zuten helmugara iritsi arte. 

 

Gizonen lehian, gaurko txapeldun nafarrak, Adrien Latesterek lasterketaren hasiera protagonizatu zuen txirrindularen tartera lehena iristen. Bere atzetik, Ibai Alba, Iñaki Pena, Mikel Mújika, Iñaki Martínez eta Aritz García zeuden erritmoa jarraitzeko asmoz. Bizikletan lasterketa gehiago gogortu zenez,  Albak, Penak eta Mujikak segundoak errekuperatu zituzten garaipenaren bila. Azkenik, Latestere kanporatua izan zen eta ez zuen punturik lortu. Hala ere, Alba espezialista denez azken oinezko lasterketan, 5. posizio txalogarria lortu zuen.

 

Lau Saltoki-Diquesí taldeko kidek parte hartu zuten emakumeen lehian: Natalia Gómez, Alba Reguillo, Ana Revilla eta Aitziber Urkiola. Lasterketa ona sinatu zuten Gomez seigarren izan zelako. Izan ere, oinezko lehenengo lasterketan hoberenen artean ibili zen. Modu berean Reguillok (8.) eta Revillak (9.) distiratu zuten. Hiruren markei esker, talde nafarra bigarren izan zen. 

📸 Más imágenes