TRIATLÓN Hace 7 años

Saltoki Diquesí taldearen asteburu arrakastatsua

Saltoki Diquesí taldearen asteburu arrakastatsua

Asteburu arrakastatsua izan da hau Saltoki-Diquesí taldearentzat. Adrián Latesterek, Espainiako Txapelketarako baliogarri den Berlangako Duatloian garaipena lortu zuen larunbatean, lorpena  igandean errepikatuz Valtierrako Duatloian. Honekin batera, Irene Loizatek Sopelanako Duatloiaren garaile bilakatu zen. Gauza bera gertatuz Enara Oronozekin, Reinosako neguko Triatloi mitikoa irabaziz.

Adrián Latesterek Soriako Berlanga de Dueron ospatutako maila altuko proba hasieratik menperatu zuen. Lasterketa osoan zehan haren nagusitasuna erakutsi zuen partzial hoberena lortuz.

Hurrengo egunean, Valtierran, Latesterek taktika bera erabili zuen lehiaketaren buruan momentuoro mantentzeko eta azkeneko segmentuan garaipena lortuz.

Duatloi honetan azpimarragarri dira Saltoki-Diquesí taldeko adin desberdineko partaideak eta Claudia eta Iñaki Martinez bezalako duatletek Nafarroako Txapelketan hirugarren postua lortu baitzuten.

Reinosan eta Sopelanan ere garaipenak.

Irene Loizate Sopelanako Duatloiaren irabazle bilakatu zen larunbatean. Duatloi hau euskal zirkuituaren proba ospetsuenetarikoa da. Bertan, durangotarrak aparteko forma erakutsi zuen hasieratik bakarkako lehiaketa eginez.

Y para terminar Enara Oronoz consiguió una clara victoria en el célebre Triatlón de invierno de Reinosa, una de las pruebas más antiguas de España. La navarra continúa así su racha tras vencer en el Campeonato de España hace dos semanas y en Isaba la semana pasada.

Bukatzeko, Enara Oronozen garaipena aipatu beharra dago, Reinosako Neguko Triatloian lehendabiziko sailkatua izanda. Nafarrak haren bolada onarekin jarraitzen du Espainiako Txapelketan eta Isaban aurreko asteetan irabazi ondoren.

📸 Más imágenes