Urriak 20, larunbatean, Ibizako Santa Eulária des Riun Europako Duatloi Txapelketa ospatu zen non Saltoki Diquesí-ko taldekideak 23 urtez azpiko mailan garaipena lortu zuen proba absolutuan 3. postua lortzean. Lehenengo postua Frantziako Sandra Levenez lortu zuen, 2:01:23 denbora eginez. Honen atzean, jadaneko munduko txapelduna, Austriako Sandrina Illes sailkatu zen.
Durangoko triatletak lasterketa hasi baino lehen aurreratu zuen aparteko sasoian zegoela. Honela, hasieratik mantendu zen jarraitzaile izan zen taldean, lehendabiziko 10 kilometroko oinezko tartea Levenez irabazlearen atzetik 1:25ra burutuz.
Baina bizikletaz egindako bigarren segmentuan izan zen nabarmen nafarrak, non bi aurkari garaitu zituen azkeneko oinezko bost mila metroetarako aukerak emanez.
Bertan frantziarrak esfortzua nabaritu zuen denbora galduz, baina lehen postuan helmuga zeharkatu zuen azkenik, Sandrina Illez baino 30 segundu lehenago eta Bizkaiako partaidearen aurretik 34 segundu , zeina ia zilarra ostu zion munduko txapeldunari.