Sprint distantziako Euskadiko Txapelketa lehiatua izan zen joan zen larunbatean, hilak 8, eta Saltoki Diquesí taldeko euskaldunak podiumera igo ziren hainbat alditan.
Nesken lehian, Irene Loizate eta Usoa Ostolaza lehen eta bigarren izan ziren absolutu kategoriako proban. Nerea Berastegik bere partez, kadeteen lasterketa irabazi zuen.
Mutilen lehiaketan, Mikel Ugartek eta Unai Xabalak ere lan bikaina sinatu zuten. Izan ere, Ugarte bigarren izan zen absolutu kategorian eta Xabala junior kategoriako txapelduna.
Beste aldetik Ander Noainek parte hartu zuen Valentzian izandako Europako Kopan eta paper ona sinatu zuen maila handiko lehiaketa honetan 38. postuan amaituz.