TRIATLÓN Hace 7 años

Saltoki-Diquesí Trikideak taldeko triatletek hiru domina irabazi zituzten joan zen asteburuan A Coruñan lehiatutako Espainiako Triatloi Olinpiko Txapelketetan.  

 

Elite kategoriako lasterketan, Irene Loizate gaztea hirugarren izan zen 23 urtez azpiko lehian. Irenek brontzezko domina irabazi zuen 10 kilometroko oinezko tartean erremonte izugarria sinatu eta gero. Izan ere, markarik onena egin zuen tarte honetan. Hain zuzen ere, 35 minutu eta 22 segundokoa. Gainera, Irenek, Usoa Ostolazak (21. posizioa) eta Marina Echeniquek (40.a) osatutako taldeak hirugarren postua lortu zuen ere bai. 

 

Beste aldetik, Laura Apariciok eta Claudia Martinezek adinen multzoetako proban lehiatu zuten. Martinezek irabazi zuen 18 eta 19 urte arteko lehiaketan eta Aparicio hirugarren izan zen 20-24koan. Gauzak horrela, Loizatek, Ostolazak eta Apariciok osatutako 23 urtez azpiko taldea ere hirugarren izan zen. 

 

Elite kategoriako gizonezko taldeak paper bikaina egin zuen maila handiko proba honetan. Junior kategoriakoa izan arren, Espainiako txapeldunorde Ander Noain lehena atera zen uretik 1.500 metro igeri egin eta gero. Lasterketako buruan ibili zen proba osoan zehar eta azkenik, 20. posizioan amaitu zuen. Bere atzean iritsi ziren nafarrak honako hauek izan ziren: Mikel Ugarte (32.), Unai Xabala (54.), Mikel Mujika (56.), Joan Waeger (62.) eta Miguel Echenique.

 

Kluben arteko 1. Mailako Ligari proba bat falta zaio. Sevillan urriaren 12an eta 13an izango da eta bertan Saltoki-Diquesí taldeko kirolariek borrokatuko dute goiko posizioetan mantentzeko bai gizonezko kategorian, bai emakumezkoen lehiaketan.