Half Ironman 70.3 lehiatua izan zen Frantziako Vichy herrian joan zen abuztuaren 26an. Bertan Arenas K.E.-ko Iñigo Sevillano, Iñaki Maeztu eta Angel Castillejo triatletek parte hartu zuten eta taldekako sailkapeneko hirugarren postua lortu zuten.
Probak 2 mila parte hartzaile inguru izan zuen eta Iñigo Sevillanok 67. postuan amaitu zuen (4 ordu eta 26 minutu). Iñaki Maeztu bi minutura iritsi zen eta 71.a izan zen eta bi minutu geroago sartu zen Angel Castillejo 93. posizioan (4 ordu eta 33 minutu).
Marka hauei esker, taldekako lehiaketaren podiumeko hirugarren tokira igo ziren.
Gure kirolariek 1900 metro egin zituzten igeri egiten, 90 txirrindulaz eta 21 oinez. Azken tarte honetan Vichy-ko alde zaharretik pasatu ziren.
Informazioa eta argazkia: Arenas Triatloi Taldearen Facebook