TRIATLÓN Hace 7 años

Triatloi igandea Club Natación Pamplonan

Triatloi igandea Club Natación Pamplonan

Datorren igandean, abuztuak 5, Club Natación Pamplona XXII. Triatloi Olinpikoa ospatuko da non 224 triatletek parte hartuko dute. Lasterketak hiru kategoria barneratzen ditu: "elite", "satelite" eta "erreleboak". Irteerak goizeko 10:30tan izango dira.

Aurreikusi denez, lehendabiziko parte-hartzaileak helmugara 12:05etarako ailegatuko dira, nahiz eta elite mailakoak 12:30etan ailegatu. Aurten, pasa zen urtean ezarritako txirrindularitzari dagozkion berriketak mantendu dira.

Distantzia olinpikoak edo "elite" 1.500 metro dira igeriketan, 40km bizikletaz eta 10 kilometro korrika egiten. Distantziak "satelite" mailan dira 750 metro igeri egiten, 40 kilometro bizikletaz eta 3,4 kilometro korrika egiten. Gainera errelebo modalitatea ezarri da, non txirrindulari bat, igerilari bat eta korrikalari bat, bakoitzak berean, hiru probak bete dezakete, triatleta batek "elite" kategorian egingo lukeen bezala.

Lasterketaren garapenari dagokionez, igeriketa atala Arga ibaian izango da, markatutako zikuitu batean Burlata eta Club Natación Pamplona bitartean doana. Uretako proba bukatzean, ibaitik irteera Club Natación Pamplonako ontziralekutik izango da. Bertatik parte-hartzaileek pasarela gurutzatuko dute eta areto-futbol pabilioian egongo diren boxetara zuzenduko dira. Han bizikletak hartuko dituzte eta 40 kilometroko ibilbidea burutuko dute.

Bizikletaz egin beharreko ibilbidea pasa zen urteko trazadura mantenduko du, erosoagoa eta kontrolatzeko erraxagoa baita. Burlatatik, Atarrabiatik, Arre eta Oiokitik igaroko da Zubiriraino, boxetara itzuliz. Club Natación Pamplonara bueltatzean, bizikletak boxetan utziko dituzte Iruñeko Ibai Parkean zehar korrikan asteko. Ibilbide hau Clubako kirol-instalazioen barnean bukatuko da. Tranpolinen igerilekuan gradak kokatuko dira jendarteak lasterketa ikusi dezan. Azkenik sari banaketa Club Natacion-en 14:00ak aldera izango da.

150 bolondres baino gehiagok informazio eta seinaleztapen, hornidura eta muntatze lanak egingo dituzte. Bolondres hauek gabe ezingo litzateke lasterketa aurrera eraman. Lasterketaren babesleak diren erankunde publikoak eta enpresa laguntzaikeak ez ditugu ahaztu behar. Huek Nafarroako Gobernua, Iruñeako Udala, Fundación Caja Navarra, Nafarroako Triatloi Federakundea, Asociación de Voluntarios Olímpicos Asvona, Diario de Noticias, Yogures Nestlé, Lacturale, Agua Peñaclara, Powerade, Galletas Ecológicas Belsi, Ciclos Lasa eta A4XKM dira.

📸 Más imágenes