TRIATLÓN Hace 7 años

2018ko Aritzalekuko Triatloia arrakastatsua izan zen

2018ko Aritzalekuko Triatloia arrakastatsua izan zen

• Guztira 600 parte hartzaile sartu ziren Allotz urtegiko uretan giro bikaina protagonizatuz.

 

• Lasterketa guztiak lehia eta emozio handikoak izan ziren. 

 

Egun izugarria izan zen bai egualdiaren aldetik, bai triatletek emandako espektakuluaren aldetik. 600 kirolarik parte hartu zuten Aritzalekuko Triatloiko XVI. edizioan eta lehenengo hamarren arteko lehia hunkigarria izan zen. Distantzia olinpikoak izan ziren lehiakatu zuten lehenak joan zen larunbatean. 8:30ean uretan sartu ziren 1.500 metroko ibilbidea egiteko.

 

Javier Rosadok lasterketa erregularra sinatu zuen. Lehena iritsi zen T2ra, egan egin zuen txirrindulaz Julen Sagastibeltzaren eta beste triatleten aurrean eta azkenik, 10 kilometroko oinezko lasterketa ere menperatu zuen (02:12:05). Gonzalo Fuentes Isasi bigarren izan zen 42 segundu geroago sartzen, eta Koldo Etxeberriak podiuma bete zuen (02:16:26).

 

Emakumeen lehian Natalia Peñalva bigarren sailkatua baino bost minutu azkarragoa izan zen. Bertako triatleta atera zen uretik oso ongi kokatuta eta erritmo indartsua ezarriz, lehena ailegatu zen helmugara (02:44:18). Mariola Urabayen (02:49:57) eta Ainhoa Matute (02:50:34) bere atzean iritsi ziren. 

 

13:00etan hasi zen Sprint modalitateko lehiaketa. Lehia handiko lasterketa honetan Martin Iraizozek distiratu zuen. Aurkarien erasoak aguantatu zituen eta 01:06:38ko marka sinatu zuen. 

 

Neskeen "borroka" ere berdintsua izan zen. Maria Gomez (5. sailkapen orokorrean) irabazlea izan zen (01:22:24) eta bere atzean Maider Leoz (01:23:22) eta Arrate Mintegui (01:26:08) sartu ziren. 

 

Aurten txikienek itxi zuten jardunaldia berriro Nafarroako Kirol Jokoetan barne. "Pozik gaude lehia handiko lasterketak izan direlako eta triatletek zirkuituetaz gozatu dutelako. Batez ere, kontent gaude adingabeko triatleta askok parte hartu dutelako lehiakortasun handia erakutsiz", zioten antolatzaileek.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados