TRIATLÓN Hace 7 años

Saltoki Trikideak taldeak emaitza onak lortu zituen Binakako Espainiako Txapelketan eta Liga Nazionalean

Saltoki Trikideak taldeak emaitza onak lortu zituen Binakako Espainiako Txapelketan eta Liga Nazionalean

Domina bat Erreleboko Lasterketan

 

Saltoki-Trikideak Emakumezkoen Taldea hirugarren izan zen larunbatean Almerian lehiatutako Binakako Espainiako Erreleboko Triatloi Txapelketan. Modu honetan Laura Durán, Marina Echenique, Paula Del Pozo, Irati Mendia, Nerea Berasategi eta Laura Aparicio triatleta gazteek osatutako taldea toki berean dago Liga Nazionaleko sailkapen orokorrean. 

 

Probaren formatua berria izan zen. Hau da, 3 erreleboko 300 m igeri egiten, 6 km txirrindulaz eta 1,5 km korrila egiten. Bikoteek egin behar izan zuten aldi berean.

 

Mikel Ugartek, Joan Wagerrek, Jaume Wagerrek, Unai Zabalak, Mikel Mujikak eta Mikel Ugartek osatutako mutilen taldea bere partez, seigarren izan zen.  

 

Kluben Arteko Liga Nazionala

 

Igandean Kluben Arteko Liga Nazionaleko 4. jardunaldia izan zen. Kasu honetan Espainiako Supersprint Txapelketak distantzia berdineko bi finalerdi izan zituen non txanda bakoitzeko lehenengo 25ak sailkatu ziren finalerako. Finalerdietan eta finalean postu onenak kontuan izanda, taldekako sailkapen finala osatu zen.

 

Lehiaketa honetan, neskeen taldea laugarren izan zen, eta mutilenak hamargarren posizioan amaitu zuen. Gauzak horrela talde nafarra mantentzen da Liga Nazionaleko 1. Mailako ohorezko postuetan borrokatzen bi kategorietan.