TRIATLÓN Hace 7 años

Trikideak taldeak domina pare bat eskuratu zuen erdiko distantziako txapelketa nazionalean

Trikideak taldeak domina pare bat eskuratu zuen erdiko distantziako txapelketa nazionalean

Joan zen asteburuan Saltoki-Trikideak taldeak domina pare bat lortu zuen Guadalajaran izandako erdiko distantziako txapelketa nazionalean.

 

Proba honetan, triatletek 1,9 kilometro igeri egiten bete behar izan zuten, 90 kilometro txirrindulaz eta 21 kilometro korrika egiten. Alba Reguillok, Ane Ziaranek, Arrate Minteguik eta Fátima Sánchezek osatutako taldeak berriro lan bikaina sinatu zuen bigarren posizioan amaitzen. 

 

Gizonezkoen lehian, talde nafarrak ere (Mikel Mújika, Aritz García, Iñaki Martínez, Miguel Sánchez, Martín Iraizoz eta Egoitz Zabalza) emaitza oso ona sinatu zuen kluben sailkapeneko 3. postua lortzen.

 

Banakako emaitzak birpasatzen baditugu, Alba Reguillo neskarik onena izan zen 7. posizioan (5 ordu eta 2 minutu). Izan ere, emakumerik azkarrena izan zen korrika egiten. Mutilen artean, Mikel Mujika 14. izan zen 4 ordu eta 21 minutuko marka lortzen. Lasterketa oso erregularra sinatu zuen segmentu guztietan. 

 

Datorren asteburuan, Elite kategoriako taldeak Mar de Pulpira bidaiatuko du kluben arteko triatloi liga nazionaleko hurrengo jardunaldian parte hartzeko. 

📸 Más imágenes