TRIATLÓN Hace 7 años

Badator Iruña Half Triathlonen IV. edizioa

Badator Iruña Half Triathlonen IV. edizioa

• 1.000 atleta baino gehiagok parte hartuko duten urtero bere zenbakiak hobetzen dituen proba honetan.

 

• Hoberenek borrokatuko dute Erdiko Distantziako Espainiako Kopako bigarren proba honen garaipena lortzeko.

 

Larunbat honetan, hilak 12, 14:00etatik lehiatuko da Iruña Half Triathlonen IV. edizioa. Allozeko Aritzaleku kanpinean, atletek 1900 metroko igeriketaren tartea aurpegiratuko dute. Ondoren, 85 kilometroko ibilibidea egingo dute txirrindulaz Oteizatik, Mendigorriatik, Garestik eta Perdonetik pasatzen Iruñeraino iritsi arte. Azkenik, Nafarroako hiriburuan 19,5 kilometroko lasterketa korrika egiten bete beharko dute Gaztelu Plazako helmugan amaitzeko. 

 

Gustavo Rodríguez, Cristobal Dios Espainiako Kopako liderra eta Iruñean esperientzia handia duen Joan Ruvireta, faboritoen artean daude. Erik Merino, Mikel Elgezabal, Egoitz Zalakain edo Diego Paredes izenak ere, gertutik jarraitu beharko dira. 

 

Emkumezkoen lehian, gaurko txapelduna Sara Loehr kartelaren burua da baina, María Pujol Sevillako Triatloiko txapelduna, Helene Alberdi edo Alba Reguillo nafarra saiatuko dira faboritoena gainditzen. Faboritoa zen Dolça Ollék ez du parte hartuko pairatzen duen lesioarengatik. 

 

Navarra Tv-ren bigarren katearen bitartez jarraitu ahalko da proba, baita Iruña Half Triathlon webgunearen eta La Liga 4 Sports katearen bidez ere.