TRIATLÓN Hace 8 años

NKJetako 2. jardunaldia Altsasun

NKJetako 2. jardunaldia Altsasun

Altsasuko Txioka Ikastolan izan zen Nafarroako Kirol Jokoetako 2. jardunaldia non haur, kadete eta junior kategorietako ehun kirolari baino gehiagok parte hartu zuten.

 

Gazteenek 2 mila metroko ibilbidea bete behar izan zuten korrika egiten, gero 8 kilometro bizikletaz, eta azkenik, kilometro bat berriro korrika egiten. Kadete eta gazte kategoriako parte hartzaileen lehenengo tartea 5 kilometrokoa izan zen, bizikletarenak 22 kilometro izan zituen eta helmugara iritsi baino lehen 2 kilometro eta erdi berriro oinez egin behar zituzten.

 

Lehiaketatik kanpo parte hartu zuten aurre-benjamin, benjamin eta kimu kategorietako neska eta mutilek. Sailkapenik gabe, egokitutako zirkuituetaz disfrutatzen ari dira Nafarroako Kirol Jokoetako proba guztietan.

 

Berdinketa hirukoitza

 

Altsasuko proba ospatu ondoren, lehiatutako Nafarroako Kirol Jokoetako 2 jardunaldiek hiru klub kokatu dituzte sei kategorietako sailkapenetako lehenengo postuetan.

 

Gauzak horrela, Antsoain Triatloi Taldeak emakumezkoen haur kategoriako sailkapena eta gizonezkoen kadeteena menpenperatzen ditu, Lizarrako Tri Ur Gaziak berdina egiten du gizonezkoen haur eta junior kategorietan, eta Saltoki Trikideak talde iruindarra nagusitzen da emakumezkoen kadete eta junior kategorietan. 

 

Izen propioak birpasatzen baditugu, protagonistak, honako hauek dira:

 

    Haur kategoriako liderrak Ariane Martinez (Antsoain Triatloi Taldea) eta Xabier Zabala (Tri Ur Gazia) dira, kadete kategorian Claudia Samitier (Saltoki Trikideak) eta Iñigo Camarero (Antsoain Triatloi Taldea) azkarrenak izan dira eta

juniorren artean Marina Echenique (Saltoki Trikideak) eta Jesus Ganuza (Tri Ur Gazia) nagusitzen ari dira.

 

Nafarroako Kirol Jokoetako 3. proba berriro Sakanan izango da. Hain zuzen ere, Arbizuko Duatloian. 11:25ean herriko plazatik aterako dira prebenjamin, benjamin, kimu eta haur kategorietako triatletak eta arratsaldean junior eta kadeteen txanda izango da. 

 

Sailkapen osoak kontsulta daitezke ondorengo estekaren bitartez

 

http://bit.ly/2FXGBJO


📸 Más imágenes