Joseba Asironek Iruñeko Alkateak eta udalbaltzako kideek harrera eskaini zieten Trikideak eta Aviron Bayonnais triatloi taldeei bien arteko kirol-anaitzea ospatzeko. Hitzarmen honen bitartez, bi klubek protagonizatzen dituzten esperientziak, probak eta beste ekimenak partekatuko dituzte elkarrekin.
Ospakizuna Harreren Aretoan izan zen eta Gorka Blasco Trikideak taldeko presidenteak, Cristina Ruiz Aviron Bayonnais klubako presidenteak eta Agnés Duhart Baionako Udalako kirol zinegotziak parte hartu zuten.
Bi klubetako kirolarien arteko harremanek anaitzea sortu dute eta bi hirien arteko anaitzeak hitzarmena sinatzen lagundu du ere bai. Akordio honi esker, 15 triatleta frantziarrek parte hartuko dute Iruña Half Triatloiaren 4. edizioan. Maiatzak 12 izango da eta 1.200 kirolarik probaz gozatuko dute plazak agortu baitira.
Aviron Bayonnais Omnisport klubaren triatloi sekzioa 2009. urtean sortu zen, gaur egun 60 lizentzia inguru ditu eta lan handia egiten dute beheko kategorietan kirol modalitate hau sustatuz.
Saltoki-Trikideak taldeak eskerrak eman nahi dizkio Iruñeko Udalari harrerarengatik baita elite kategoriako taldeari eta eskola proiektuari emandako babesarengatik.
Aviron Bayonnais klubarekin sinatutako hitzarmenak berri politak erakarriko ditu eta espero dugu laster kontatzea.