TRIATLÓN Hace 8 años

Saltoki Trikideak taldeak elite nazionalean jarraitzen du

Saltoki Trikideak taldeak elite nazionalean jarraitzen du

Asteburu positiboa izan da gizonezko eta emakumezko Saltoki-Trikideak eliteko taldeentzat Almerian kluben arteko liga nazionaleko bi azken bi jardunaldiak ospatu ondoren, lehendabiziko mailan jarraitzea lortu baitute.  

 

Talde nafarrak lortu zuen zazpigarren postua emakumezko kategorian, sortzigarrena gizonezko binakako erreleboetan eta bi zazpigarren postu supersprint distantzian. 

 

Gauzak horrela, hurrengo denboraldian jarraituko dute hoberebeb artean sailkapen orokorrean bi emakumezko taldek seigarren postuan bukatu dutelako eta sortzigarren posizioan gizonezko kategorian. Guztira 15 taldek parte hartu dute lehenengo mailako kategoria nazional honetan.

 

Ondorengo kirolariek osatu zuten Saltoki taldea: Ander Noain, Mikel Ugarte, Mikel Mujika, Julen Sagastibeltza, Marcos Burdaspar, Joan Waeger eta Miguel Echenique gizonen partez, eta Marina Echenique, Claudia Martínez, Sofía eta Laura Aparicio, Nerea Berasategui eta Irati Mendia emakumen aldetik.

Pablo Arrastia eta Gorka Blasko entrenatzaileak izan ziren.

 

Saltoki Trikideak taldearen hurrengo erronka izanen da datorren asteburuan Valentziara bidaiatuko dutelako Espainiako Triatloi Olinpiko Txapelketa lehiatzeko. 


📸 Más imágenes