TRIATLÓN Hace 8 años

Hirugarrenak Espainiako Triatloi Kros Txapelketan

Hirugarrenak Espainiako Triatloi Kros Txapelketan

Ekainaren 24an eta 25ean Palenciako Aguilar de Campoo hirian lehiatu ziren Espainiako Triatloi Kros Txapelketak eta Antsoain Triatloi taldekideek parte hartu zuten hainbat kategorietan.

 

Hain zuzen ere, gizonezko katede kategorian lehiatu zuten Unai Espinalek, Aimar Murillok, Ekaitz Torregrosak eta Aimar Uriartek. Elkarrekin lortu zuten 5. postu txalogarria taldekako lehiaketan. Junior kategorian jasotako emaitza hobeagoa izan zen. Eneko Izaguirre, Aisen Villanueva eta Sergio Espinal podiumeko hirugarren tokira igo ziren brontzezko domina eskuratzen. Azkenik, Irune Izaguirrek parte hartu zuen banakako kadete kategorian eta lasterketa ona siñatu zuen.

 

Beti zaila da emaitza hauek izatea Espainiako Txapelketetan. Antsoain Triatloi Taldearen kasuan lortu da kluba apal izan arren, triatleta gazteek esfortzu handia egiten dutelako, triatloi eskolako entrenatzaileek ongi bideratzen dituztelako eta klubak haur eta gazte kategorien aldeko apostua egiten du eta.