TRIATLÓN Hace 8 años

Ardantze Triatloiko Kronika

Ardantze Triatloiko Kronika

Igandean Trikua Kirol Elkarteko kideek antolatu zuten Aiegiko Ardantzeko instalazioetan Nafarroako Triatloi Cross Txapelketa Sprint distanzian. Absolutuko eta 23 urte baino gutxiagoko kategorietan honako hauek izan ziren: Marta Estes, Aranguren Ibarreko Triatloi Elkartekidea eta Miguel Echenigue, Triatloi Saltoki Trikideak taldekidea. 

 

Beteranuen I. kategorian irabazlea izan zen Patxi Murillo (Antsoain Triatloi Taldea), Beteranuen II.ean Julián López (Trikua Kirol Elkartea) eta Beteranuen III.ean Jesús Mari Olmo (Hiruki Valle de Egüés Triatloi Taldea). 

 

Gizonezkoen kategoriako irabazleak izan ziren txapeldunak ere Nafarroako Txapelketan. Hala ere, emakumezoen modalitatean irabazlea izan zen Elisabet Thomas (Nik Tri) Marta Esterren eta Loren Arizunen aurrean. 

 

Beste aldetik txikienek ere gozatu zuten Nafarroako Kirol Jokoetako denboraldiko lehendabiziko triatloia. Parte-hartzea arrakastatsua izan zen triatletlen, familien eta publikoaren ikuspuntutik proba goiz goizetik berotu zutelako elkarrekin. 

 

Mila esker boluntario guztiei, Aiegiko Udalari eta babesleei!

📸 Más imágenes