TRIATLÓN Hace 8 años

Gustavo Rodríguez eta Rut Brito Espainiako Txapeldunak Half Triatlon Iruñean

Gustavo Rodríguez eta Rut Brito Espainiako Txapeldunak Half Triatlon Iruñean

 

Galiziarra izan zen azkarrena hirugarren aldiz, Pablo Dapena eta Joan Ruviretaren aurrean. Emakumezkoen kategorian, Rut Britok lortu zuen txapela Nuria Rodríguez eta Helene Alberdi bere atzean uzten.


Gogoratzekoa izango da aurtengo edizioa partaideen emandako emankizunagatik baita hiriko harrerarengatik ere. 


Bere hirugarren txapela honek Gustavo Rodríguez bihurtzen du Espainiako Erdiko Distantziaren nagusia. Hala ere, lasterketako lehenengo zatiak beste izen protagonistak izan zituen. Hain zuzen ere, Pablo Dapena eta Ángel Salamancarenak. Elkarrekin abantaila ateratzen hasi ziren baina alferrik, Gustavo Rodríguezi gutxi kostatu zitzaiolako berriro bizikletaz postuak aurreratzea.




Sektorearen erdira arte galiziarrak Dapenaren arrastroa jarraitu zuen eta handik aurrera liderra kokatu zen helmugaraino. Beraien atzean zeuden Ángel Salamanca, Andrés Carnevali, Daniel Múgica eta Joan Ruvireta, lehia handiko borroka mantentzen.



Bizikletatik jaitsi eta lehendabiziko biek abantaila handitu zuten. Izan ere, lehendabiziko buelta bukatu ondoren lau minutukoa izan zen eta horrela mantendu zen proba amaitu arte. Azkenik, Gustavok probaren errekorra lortu zuen: 3:40:36. Honen ondorioz, bere burua Espainiako Distantzia Erdiko Txapelduna izendatu zuen eta bere atzean iritsi zen Pablo Dapena borrokalaria. Podiumeko azken tokia ez zen erabaki azken momentura arte. Ruviretak kendu zion ohore hori Salamancari. Gauzak horrela, Ruviretaren bigarren podium konsekutiboa izan da hirugarrena izan zelako 2016ko edizioan.



Bezain hunkigarria izan zen emakumezkoen lasterketa non posizioen aldaketa ez zen argitu azken momentura arte. Xisca Tous eta Helene Alberdi atera ziren lehendabizikoak uretatik, Maria Pujol atzean uzten minutu batera.


Hala ere, egungo Espainiako Luze Distantziako Txapelduna Dolça Ollé haiengana heldu zen bizikletaz eta ez zuen amorerik eman liderra izan arte. Bere atzean zeuden Alberdi, Tous, Pujol eta Brito. Azken kilometroetan, Brito atera zen lehena korrika egitera Gaztelu Plazatik Ollé eta Alberdiaren aurrean. Katalanak bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa momentu hartan arazo fisikoengatik. Gauzak horrela, bazirudien Alberdik Britori txapela borrokatuko liokela, baina ezin izan zuen. Lanzarotetarrak titulua lortu zuen 4 ordu, 21 minutu eta 44 segundutan eta azkenik, Nuria Rodríguezek Alberdi aurreratu zuen.


“Opari izugarria izan da. Ez nuen espero eta gogoratzekoa da. Oso pozik nago" zion Rur Brito, hunkituta. 

Argazki bilduma ikusi

📸 Más imágenes