· Bai Hiria bai Antolatzaileak prest daude proba erreferentzia nazionala bihurtzeko bere hirugarren edizioan.
· Larunbat honetan lehen-mailako triatletek lehiakatuko dute Espainiako Erdiko Distantzia Txapelketa irabazteko nahian.
“Gure helburu nagusia da kalitatezko proba egitea lau ikuspuntutik: triatleta, antolatzaile, bolondres lan egingo duten eta ikusleen ikuspuntuetatik. Hau lortuz gero, egutegi nazionalean tinkatzeko aukerak izanen ditugu". Premisa honetatik jaio zen Half Triathlon Pamplona - Iruña orain duela hiru urte eta helburu honi esker probak bilakaera handia izan du gaur egun arte.
Ikusleen jarraipena eta hiriaren laguntzarekin batera, partaidetza ere handitu egin da. Hain zuzen ere, 500 partaidetik 1050era hiru edizioetan, sari hoberena izanda aurten Espainiako Erdiko Distantziako Triatloi Txapelketa ere ospatuko dela.
Partaideen zenbaki honek ziurtatzen du elitezko triatleten presentzia nafarroako proban txapela eta titulu nazionala borrokatzera etorriko baitira. Izan ere, partaideen %80 Espainiako toki ezberdinetatik datoz.
Gaur arte Gustavo Rodríguez izan da probaren nagusia eta hiugarren txapelaren bila dator. Nahiz eta abantaila izan zirkuitua ezagutzeagatik, maila handiko aurkarien zerrenda ikaragarria da. Pablo Dapena, Joan Ruvireta, Emilio Aguayo, Josep Torres, Raúl Amatriain eta Cristóbal Dios, besteak beste.
Emakumezkoen lasterketan ere borroka ziurtuta dago. María Pujol faboritoena da Valentzian lortu zuen erdiko distantziako titulu nazionala defendatzen du eta. Sevillarra nagusitu zen Dolça Ollé, Alba Reguillo, Helene Alberdi eta Rut Brito bere ondoan izan arren. Dudarik ez, Iruñean ere, Pujolen errendimendua erreferentzia izanen da.
Half Triathlon Pamplona - Iruña hasiko da larunbat honetan 13:50ean Allotzeko urtegian, non triatletek 1.900 metro igeri egin beharko dituzte. Uretatik atera ondoren, txirrindulaz egin beharko dute 85 kilometroko bidea Iruñeraino. Azkenik, 21 kilometroko garaiera oinez beteko dute hiriko txoko politenetik pasatuz Gaztelu Plazako helmugara iritsi arte.
Zirkuituen ikuskizuna ez ezik, beste ekimen batzuk ere txalotuak izan dira. "Tripintxo" adibide ona da. Partaide guztiek Estafeta kaleko hiru taberna ospetsuetako pintxoak dastatu ahalko dituzte. Gainera, antolakuntzak zerbitzuak handitu ditu kirolariei erosotasun handiagoa eskaintzeko asmoz.
Dena prest izanda Half Triathlon Pamplona - Iruñaren 3. ediziorako, bakarrik falta zaigu opa izatea triatletek eta beraien familiek probaren magia goza dezatela. Asteburua gogoratzekoa.