TRIATLÓN Hace 8 años

III. Half Triatlon Pamplona - Iruña aurkeztuta

III. Half Triatlon Pamplona - Iruña aurkeztuta

Gaur, maiatzak 3 Iruñeko Kondestablearen Jauregian aurkeztu da III. Half Triatlon Pamplona -  Iruña.

Probaren detaileak zehazteko hurrengo lagunak izan ditugu: 
Primi Sánchez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Presidenteordea.
Maitena Muruzabal, Iruñeko Udaleko Kultura Sailako Zuzendaria.
Patxi Martínez, Nafarroako Triatloi Federazioko Presidentea.
Juan Cruz Arguiñariz, Half Triatlon Lasterketa Zuzendaria.

Proba Maiatzak 13 ospatuko da eta 14:00etan Allozko Urtegian hasiko da .

Espero da lehenengo triatletak Gaztelu Plazara iristea 16:30ak aldera jarraian oinezko 21 kilometroko lasterketa hasteko eta helmugara iristea 18:00ak aldera. 21:30ak arte triatletak iritsiko dira helmugara.


Iruña izanen da eszenatoki eta protagonistarik nagusiena lasterketa internazional honi izena ematen diolako eta oinezko lasterketa osoa Iruñean zehar ospatzen baita Gaztelu Plazan amaitu arte. 


Parte hartuko duten eliteko triatolien artean daude hainbat alditan izan den Espainiako Distantzia Luzeko Txapelduna, Gustavo Rodríguez galiziarra; Nafarroako Txapeldun internazionala Raúl Amatriain, Espainiako Txapelduna ere hainbat alditan izan dena; Maria Pujol, Espainiako Distantzia Erdiko Txapelduna; Dolca Olle eta Alba Reguillo, azken hau 2016ko Distantzia Luzeko Triatloiko podiumera igo zena.


Lasterketaren III. edizio honek beste maila handiko triatletak izanen ditu: Joan Rubireta, Emilio Aguayo, Mikel Otaegi, Fernando Barroso, Aitziber Urkiola eta Helene Alberdi, besteak beste.


Parte-hartzea arrakastatsua izanen da toki guztietatik etorritako 1.050 kirolaririk erronka aupergiratuko dute eta. 

Informazio gehiagorako: http://www.triatlonpamplona.es/

📸 Más imágenes