Marcos Yánizek (Saltoki Trikideak) Espainiako Duatloi Txapeldunordea irabazi zuen Vall de Uxó-n. Yánizek, Espainiako Duatloi Txapelketa batean hasiberria izan arren, bigarren postua lortu zuen esprint bikain batengatik.
Pasa zen igandean ospatu zen Espainiako Duatloi Txapelketa eta parte hartu zuten Espainiako distantziako espezialistarik onenak.
Munduko bi aldiz txapelduna Emilio Martínek markatu zuen lasterketa taldetik ihes egiten txirrindulaz eta beste postuen borrokaldia uzten beste 40 kirolariei. Haien artean, Jesús Gomar triatleta internazionala, Berlanas eta Eliseo Martín obstaculistak eta Trikideak taldeko Adrian Latestere eta Óscar Martínez (42.a eta 7.a 23z azpliko kategorian). Yánizek aurreratu zituen guztiak, Emilio Martín ezik. Modu honetan, txapeldunordearekin batera sailkatu zen Espainiako Selekzio Absolutuarekin Europako Duatloi Txapelketan lehiakatzeko ere bai.
Honetaz gain, asteburuan zehar ospatu ziren beste kategorietako Espainiako Duatloi Txapelketak non Saltoki Trikideek erakutsi zuten beraien maila hainbat podium lortuz.
Elite kategorian: Miguel Les (67.a) y Egoitz Zabalza (77.a y 13.a 23z azpikoan). Taldekaz, Yániz, Martínez y Les 7.ak izan ziren. 23z azpiko mailan hirugarren postua lortu zuten Zabalza, Martínez eta Miguel Echeniqueri esker. Azken hau, 15.a izanda GGEE 20-24 urte arteko kategorian).
Emakumezkoetan: Trikideak taldea 10.a izan zen Natalia Peñalva 29. , Aitziber Urkiola 31. eta Marina Burgaya 36. postuetan iritsiz. Alba Reguillo eta Maite Arraizak erretiratu behar izan zuten lehendabiziko oinezko lasterketan.
Txikien kategorietan, emakumezko kadete taldeak Espainiako Txapelketa irabazi zuen Claudia Martínez (9.a), Sofía Aparicio (17.a), Nerea Berasategui (26.a) eta Marina Echeniqueren lan ugariari esker.