TRIATLÓN Hace 9 años

Erronkari Ibarra - Larra/Belagoa Ipar Eski Guneko VII. Neguko Triatloia

Erronkari Ibarra - Larra/Belagoa Ipar Eski Guneko VII. Neguko Triatloia

Martxoaren 12ko igandean, Erronkari Ibarra izan zen VII. Neguko Triatloiaren eszenatokia. Joan Freixak eta Enara Oronozek irabazi zuten Larra Belagoa Ipar Eski Guneak eta Erronkariko Pirionioak Taldeak elkarlanean antolatutako proba. Vinuesa (Soria), Reinosa (Kantabria) eta Anso (Huesca)-koak ospatu ondoren, Erronkarikoa Espainiako Txapelketaren laugarren eta azken lasterketa izan da espezialitate honetan eta aurrera atera zen Trango World, KIA Sakimóvil eta Intersport Irabiaren laguntzari esker.

 

Nahiz eta goizeko lehendabiziko orduko eguraldiaren kondizioek egun gogorra iragarri, zorionez, euria eta lainoa ez ziren agertu eta lehiakideek ibilibideko zailtasunen kontra borrokatu behar izan zuten bakarrik.

 

Izabako herrigunea, Belagoako izugarrizko pasaia eta Larra Belagoako Ipar Eski Guneko pistak izan ziren kirol espektakuluaren lagunik hoberenak. 100 triatletek parte hartu zuten gizonezkoen, emakumezkoen eta taldekaz kategorietan. Larunbatetik kirol giroa gozatu zen Izabako kaleetatik, justu igandean goizeko hamarretan proba oinez hasten zen tokitik.

 

Lehenbiziko sektore honek 8 kilometro izan zuen herri inguru eta aldaketa ondoren, txirrindulako sektoreak 22 kilometro izan zituen Izabatik Eski Gunera joateko. Eragozpenik handiena Belagoako mendatea izan zen.

 

Larra Belagoako Eski Gunean azken sektoreari ekin diote 10 kilometroak eskiatzen pistetatik ipar eski diziplinan. Partaideen teknika oso ikusgarria izan zen eta proba amaitu ondoren, pasta plater goxoa gozatu ahal zuten esfortzutik errekuperatzeko.

 

Gizonezkoetan, Joan Freixak lortu zuen garaipena, Osoro anaiak jarraituz, Peio bigarrena eta Txomin hirugarrena iristen. Emakumezkoetan, Enara Oronozek irabazi zuen, Gemma Hernández bigarren tokian eta Estíbaliz Ruiz hirugarrena bukatzen.

 

Probaren amaiera ospatzeko sari eta opari banaketa egin zen. Tras la prueba, se realizó la entrega de premios y de obsequios a los participantes. Larra Belagoa Ipar Eski Guneak eta Erronkariko Pirionioak Taldeak zoriondu nahi ditutze partaide guztiak egindako esfortzuagatik eta eskerrak eman nahi dizkiete babeslei eta bolondres lan egin zutenei Erronkari Ibarreko xarma eta elurra gozatzera gonbidatzeagatik.

📸 Más imágenes