TRIATLÓN Hace 1 año

2025eko egutegia

2025eko egutegia

Nafarroako Triatloi Federazioko batzordetik nahi genuke, guztion artean, 2024. urte honetako lehiaketen denboraldia nola garatu den baloratzea.

Modu berean, 2025eko denboraldia prestatzen joan nahi dugu. Horregatik, probetako antolatzaileei edo 2025ean antolatu nahi dutenei eskatzen diegu abuztuaren 10a baino lehen competiciones@navarratriatlon.com posta elektronikoren bidez bidal diezaguzuela zuen proba antolatu nahi duzuenaren eguna.

Dataz gain, esan iezaguzue NKJetako proba izango den edo absolutua, edo biak, eta Nafarroako Txapelketa izatea nahi duzuen.

Gogoratu normalean aurreko urteetako data historikoa errespetatzen dela, baina antolatzaileren batek abuztuaren 10a baino lehen betetako data duen txantiloia bidaltzen ez badigu, dataren lehentasuna galduko du data berean proba bat baino gehiago badaude.

Eskerrik asko zuen laguntza eta ulertzeagatik!