TRIATLÓN Hace 2 años

Goizeko triatloi-jardunaldia uretan blai (Nagore 2023)

Goizeko triatloi-jardunaldia uretan blai (Nagore 2023)

Saltoki, Hiru-Herri eta Hirukik podiuma lortu dute Nagoreko Triatloi Olinpikoko Nafarroako Txapelketan.

Joan den larunbatean, irailaren 2an, Nagoreko Triatloiaren hirugarren edizioa izan zen. Ur zaparradak ez zuen proba horretaz gozatzea eragotzi.

Gizonezkoen sailkapen orokorrari dagokionez, lehen bi sailkatuak Mikel Ibergallartu eta Íñigo Camarero izan ziren (biak Saltoki Trikideak taldekoak), eta Borja Martín "Peñota Denta Alusigma"koa hirugarren.

Emakumezkoen kategoria absolutuari dagokionez, Eneritz Urrutia (Saltoki Trikideak) izan zen irabazlea, Nuria Rodríguez (Hiruki) eta Ángela Muñoz (Tritones Rioja) ondoren zituela.

Bestalde, Nafarroako Triatloi Olinpikoko Txapelketako sailkapenak hauek izan ziren:

Gizonezkoen kategoria Absolutua:

1. Iñigo Camarero (Saltoki Trikideak)

2. Igor Garcés (Hiru-Herri)

3. David Latasa (Hiruki)

Emakumezkoen kategoria Absolutua:

1. Nuria Rodríguez (Hiruki)

2. Ainhoa Pinto (Triatlón Antsoain)


📸 Más imágenes