Joan den asteburuan hasi zen Nafarroako Triatloi Federazioaren II. Kanpusa. Bertan, Nafarroako hainbat klubetako 30 triatleta gaztek hartu dute parte, Naia López, Unai Espinal eta Jan Lasa teknikarien zuzendaritzapean.
Kanpusak 5 eguneko iraupena izan du, eta Aritzalekun egin da, jarduera kooperatiboekin eta talde-lanarekin. Horrez gain, berariazko jarduerak ere egin dira: igeriketa zingiran, txirrindularitza eta trantsizioak.
Esperientzietaz eta giro onez betetako egunak izan dira. Zuen zain egongo gara hurrengo edizioan!