Joan den igandean, apirilaren 23an, Agoizko Duatloiaren bigarren edizioa jokatu zen: 4,8 km egin behar ziren korrika, 22 km bizikletaz eta 2,5 km berriro korrika. Ibilbidea ez zen erraza; izan ere, maldek gogortasun berezia zuten hainbat sektoretan, bereziki bizikletan, Itoizko urtegiko presara igotzen zen zirkuitu bati 4 bira ematen baitzizkion, hura zeharkatu eta Agoitzera beste hegal batetik jaisten baitzen.
Gizonezkoen proba absolutuan honela geratu zen podiuma:
1º Xabi Macías (Hiru-Herri A.T.)
2º Ander Eslava (Hiru-Herri A.T.)
3º Miguel Castillo (C.T. Zona Media)
Emakumezkoen proba:
1ª Nuria Rodríguez (Hiruki Valle de Egüés Triatlón)
2ª Eneritz Urrutia (Saltoki Trikideak)
3ª Marifé Merino
Bestalde, ohikoa denez, errelebo-proba ere egin zen, eta hauek izan ziren irabazleak:
Gizonezkoen erreleboak: Iván González eta Mikel Otano.
Errelebo mixtoak: Ion Bermejo eta Ane Bermejo.
Aipatzekoa da Agoizko KEak eta boluntarioek, besteak beste, antolatu dutela proba.