Nafarroako Duatloi Sprint Txapelketa, Lizarran. Goiz hotz baina eguzkitsu batean, txikienek Nafarroako Kirol Jokoetako probak hasi zituzten, eta 12:30ean amaitu zen jardunaldia, absolutuak ateratzean. Hiru Herri Atletiko Taldeko Mikel Astiz eta Saltoki Trikideak taldeko Sara Modrego izan ziren txapeldun.
Gizonezkoen podiumeko gainerako kideak Ander Eslava eta Mikel Azkoitia izan ziren, biak Hiru Herri Atletiko Taldekoak; eta, emakumeen kategorian, podiumean Nuria Rodríguez, Hiruki Valle de Egüesko taldekoa, eta Jennifer López-Roso del Saltoki Trikideak taldekoa.