Joan den urtarrilaren 28an egin zen 2023ko Denbora-Hartzea. Espainiako Triatloi Federazioarekin (ETRIF) lankidetzan egiten da jarduera hori, eta 33 triatletak hartu zuten parte.
Beti bezala, lanaldia bi zatitan banatu zen: goizean, igeriketa-probak egin ziren CR Guelbenzuko igerilekuan (100 eta 400 libre, bi probetan 45 minutuko atsedenaldiarekin); eta arratsaldean, oinezko lasterketa-probak egin ziren Larrabide estadioan (1.000 eta 200 metro lau, baita 45 minutuko atsedenaldia ere bien artean).