TRIATLÓN Hace 3 años

Kanpondoak Agoizko I. Duatloia aurkeztu du

Kanpondoak Agoizko I. Duatloia aurkeztu du

"Maiatzaren 1ean izango da lasterketa, 10:00etan. Toki Eder pilotalekuaren inguruan kokatuko dira irteera eta helmuga.

Oinezko lasterketa-ibilbidea herriko hirigunean barna eginen da, 2,5 km-ko zirkuitu batean. Lehen segmentuan bi buelta emango zaizkio eta hirugarrenean bat. Bizikleta-ibilbideak badu berezitasun bat: Itoizko urtegiko presa zeharkatzen du. Eremu hori itxita egon ohi da, eta CHE erakundeak emandako baimenari esker zabalduko da. 5,5 km-ko zirkuitua izanen da eta 4 bira emango zaizkio.

Banaka nahiz binaka lehiatu ahal izango da.

Izena emateko epea zabalik dago jada www.navarratriatlon.com-en kirolari federatuentzat eta taldeentzat, eta apirilaren 18tik aurrera irekiko dira federatu gabekokirolarientzat.

Argazkian (ezkerretik eskuinera): Andoni Abaurrea eta Oier Goñi (duatloiaren antolaketa), Orreaga Cosin (Kanpondoa) eta Jokin Arruti (Agoizko Udala)".