TRIATLÓN Hace 4 años

Saltoki Trikideak La Nuciako Duatloiko Kluben Ligan

Saltoki Trikideak La Nuciako Duatloiko Kluben Ligan

Nafar taldea klub nazional onenak biltzen dituen lehen mailako lehiaketan arituko da.

Duatloi Kluben Liga Nazionalak (2022) asteburu honetan hasiko dira, eta hiru jardunaldi egingo dituzte Alacanteko La Nucía herrian. Estatu osoko hirurogei klubek hartuko dute parte, Espainiako hiru txapelketatan parte hartzeko:

  • Kluben arteko Supersprint duatloia
  • Errelebo/bikotekako duatloia
  • 2×2 Kluben arteko Supersprint duatloia.

Jokatu beharreko lehen txapelketa Kluben arteko Supersprint Duatloiko txapelketa nazionala izango da, larunbatean, goizeko 8etatik aurrera.

Ondoren, Espainiako Errelebo/bikotekako Duatloi Txapelketa izango da, final zuzeneko formatuan.

Amaitzeko, igandean, 8:00etatik aurrera, Espainiako 2×2 Kluben arteko Supersprint duatloia egingo da. 

📸 Más imágenes