Aurreko asteburuan egin genuen igeriketako hobekuntza teknikorako bi jardunaldietako lehena, kadete eta gazteen kategorietan.
Horretarako, Iñali Ilarrazen eta Ana Mariblancaren esperientzia dugu, Oberena eta San Juan-Donibane klubetako triatloi-entrenatzaileak, hurrenez hurren. Lehen jardunaldia bi taldetan (kadeteak eta gazteak) banatu zen. Lehenengo ordu eta laurdenean kadeteen txanda izan zen eta jarraian, gazte mailako triatleten taldeak erreleboa hartu zuen.
Bi asteren buruan, bigarren jardunaldia egingo dugu berriro, lehen jardunaldian hobeki identifikatu diren xehetasun teknikoak zuzentzeko.