Joan den igandean, otsailaren 13an, Anson, Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa egin zen. Bertan, kirolari nafarrek zazpi aldiz bisitatu zuten podiuma, eta horietako bost lehen postuan izan ziren.
Hauek izan ziren gure triatleta garrantzitsuenak:ç
• Enara Oroz (Saltoki Trikideak): Espainiako txapeldun absolutua.
• Claudia Martinez (Saltoki Trikideak): 23 urtez azpikoen Espainiako txapelduna.
• Maialen Elia (Donibane): 30-34 urte bitarteko Espainiako Txapelduna
• Iñaki Marsal (Triatlón Antsoain): 50-54 urte bitarteko Espainiako Txapelduna
• Saltoki Trikideak Emakumezko Taldekako Espainiako Txapelkduna.
• Xabi Orduna (Hiruki Valle de Egües): Espainiako txapeldunordea.
• Alberto Soria (Saltoki Trikideak): 25-29 urte bitarteko Espainiako Txapeldunordea.
Esteka honetan emaitza guztiak kontsulta ditzakezu
https://triatlon.org/competiciones/resultados/