Nafarroako Triatloi Federazioak, Hobekuntza Programaren bidez, programa berri bat jarri zuen abian errendimenduko taldeko triatletentzat. Programa honetan indar-entrenamenduaren eta errendimenduaren balorazioa, entrenamendua eta kontrola sartzen dira diziplina bakoitzean (igeriketa, txirrindularitza eta oinezko lasterketa), baita banakako aholkularitza ere kirol-psikologian. Horri guztiari, eta gure triatleta emakumezkoentzat soilik, gehitu behar zaio gorputz-jarreraren eta zoru pelbikoaren balorazioa eta berreziketa, emakume kirolariaren anatomian eta fisiologian entrenamendu-bolumen handiak eragin ditzakeen kontrako ondorioei aurre egiteko.
Azaroaren 27an, triatleta-talde horrek indar-balorazioa egin zuen TDN klinikan (https://tdnclinica.es/). Hortik aurrera, triatleta bakoitzak banakako indar-entrenamenduaren plana jaso zuen, lesioei aurrea hartzeko eta triatloiko indarren aplikazioa hobesteko.
Lidón Sorianoren eskutik, aparatu uro-genitalean espezializatutako fisioterapeuta ezaguna, pasa den abendutik, jarreraren eta pelbisaren balioespenekin hasi ginen, Iruñeko Ultreia zentroan ariketa zuzentzaileen lehen talde-tailerra egiteko (https://ultreiabuencamino.com/).