Saltoki Trikideak taldeko kideak 23 urtez azpikoen kategorian lortu zuen 4. postua; Enara Orozek, berriz, hamahirugarrena.
Joan den larunbatean Andorran Neguko Triatloiko Munduko Txapelketa egin zen eta bertan Saltoki Trikideak taldeko kirolariek, Enara Oronozek eta Claudia Martínezek, parte hartu zuten. Azken hori izan zen, hain zuzen ere, Andorrako elurraren gainean izan genuen baza onena, laugarren postua lortu baitzuen 23 urtez azpikoen lehiaketan. Enara, berriz, hamahirugarrena izan zen kategoria absolutuan, eta helmugara iritsi zen Espainiako lehen atleta izan zen.
Sant Julià de Lòria inguruan jokatu zen proba, 908 metroko altueran dagoen Andorrako zazpi parrokietako batean.
Martinezen laugarren postua are garrantzitsuagoa da, kontuan hartzen badugu bera baino atleta handiagoei aurre egiten ziela, kategoria horretan egongo diren lau urtetik bigarrena besterik ez baita.