Atzo, hilak 14, Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa lehiatua izan zen Anson. Aurten, Covid-19a saihesteko protokoloak eragin handia izan du lehiaketa honetan, nola ez.
Triatleta nafarrek emaitza bikainak lortu zituzten:
- Enara Oronoz, Elite kategoriako Espainiako Txapelduna.
- Claudia Martínez, 23 urtez azpikoen kategoriako Espainiako Txapelduna.
- Ion Bermejo, 23 urtez azpikoen kategoriako Espainiako Txapeldunordea
- Xabier Orduna, 4. postua Elite kategorian.
- Saltoki trikideak, Taldekako Espainiako Txapelduna nesken kategorian.
- Saltoki trikideak, laugarrena Taldekako Espainiako Txapelketako mutilen kategorian.
Emaitza hauei esker Saltoki Trikideak taldeko Enara Oronoz eta Claudia Martínez 2021eko Munduko Neguko Triatloi Txapelketarako sailkatu ziren.